Aholab

Aholab Signal Processing Laboratory EHUko ikerketa-talde bat da, hizketaren teknologietan eta seinaleen tratamendu digitalean esperientzia handia duena. Hainbat jakintza-alorretako kidez osatutako taldea da, EHUko Elektronika eta Telekomunikazio saileko eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakasleak eta doktoratu ondoko zein aurreko bekadun eta ikertzaile kontratatuak eta graduko ikasleak daude bertan.

Taldearen ikerketa-lerro nagusiak hauek dira:

  • Testua ahots bihurtzea
  • Ahotsaren ezagutza automatikoa
  • Esatariak identifikatzea eta ezagutzea
  • Ahozko baliabideak sortzea

Testua ahots bihurtzeko merkatuan eskuragarri dagoen euskararako lehenengo sistema garatu du Aholabek, AhoTTS (http://aholab.ehu.es/tts/tts_en.html), eta jendearentzat eskuragarri dauden ahozko baliabide eta ahots tratamendurako tresnetako asko ere bai.Horri esker, erreferentzia da Euskal Autonomia Erkidegoan ahotsaren teknologien alorrean.Ahotsa ezagutzearen esparruan, euskararako garatutako SpeechDat erako datu-basea eta hizkuntza bererako garatutako ezagutze-sistema nabarmentzen dira.

BerbaTek proiektuaren esparruan, ahotsarekin lotutako eginkizunetan parte hartzen du Aholabek. Sortutako seinaleari adierazkortasuna edo esatari baten ezaugarri zehatzak ematea ahalbidetuko duten ahots-eraldaketako teknikak ikertuko dira. Testua ahots bihurtzeko sistemak ebaluatzeko metodo objektiboak ere aztertuko dira. Hizketa jarraitua ezagutzeko sistema bat, euskararako, eta lotutako hitzak ezagutzeko beste sistema bat, ingeleserako, garatzea ere planteatzen da.Irakaskuntzako aplikazioetako erantzunen zuzentasuna ebaluatzeko erabiliko dira, halaber, aipatutako sistema horiek. Ahots-ezagutzaren ikerketa-lerroa esatarien diarizazio-sistemaren garapenaren bidez islatzen da BerbaTek programan, eta, besteak beste, elkarrizketetako txanda-aldaketak detektatzean eta unean uneko esataria identifikatzean datza.

Informazio gehiago:

Elhuyar

Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 1972 sortua zientzia eta euskara batzeko asmoarekin.

IXA

IXA taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, hizkuntzaren tratamendu automatikoan lan egiten duena.

Vicomtech

Vicomtech ikerketa aplikaturako zentro bat da, eta konputazio grafikoaren, interakzioaren eta multimediaren alorretan txertatzen dira haren ikerketa-lerro nagusiak.

Tecnalia

TECNALIA ikerketa aplikatuko zentro pribatua da, nazioarteko bikaintasuna duena, eragin handikoa tokiko industrian, eta jendearen eta erakundeen erakargune bihurtua.