2010/09/22 - 12:38 -n Igor Leturia -k idatzia
Elhuyarko I+G-k Pompeu Fabra Unibertsitateko mahai-inguru batean parte hartu du
2010/09/13
Igor Leturia Elhuyar Fundazioko I+G taldeko ikertzaileak Pompeu Fabra Unibertsitateko Institut Universitari de Lingüística Aplicada-k (IULA-UPF) antolatutako mahai-inguru batean parte hartu zuen duela egun batzuk.
Mahai-inguruaren izenburua De los corpus de referencia a la web como corpus (Erreferentzia-corpusetatik web corpusera) izan da, eta Corpus hizkuntzalaritzaren inguruko I. nazioarteko udako ikastaroen barruan antolatu dute. Moderatzailea, IULA-UPFko arduradun Mercè Lorente izan da, eta Leturiarekin batera, Guillermo Rojok (Santiagoko Unibertsitatea eta Real Academia Española), Pascual Cantosek (Murtziako Unibertsitatea) eta Joan Solerrek (Institut d’Estudis Catalans) parte hartu zuten.


