2010/10/01 - 15:02 -n Kepa Sarasola -k idatzia
Laponiako samiera hizkuntza eta euskara lankidetzan aztertzen
2010/07/31
Linda Wiechetek, Norvegiako Tromsø-ko Unibertsitateko ikerlaria, Ixa taldearekin lanean ibili da udaberri honetan Donostian (apiriletik uztailera arte). Bere bisita NILS mugikortasun proiektuarekin finantzatzen da.
Ido hauetan ari gara ikertzen elkarrekin (ikus berria zabalago IXA taldeko blogean :
- Ezaugarri semantikoen erabilera sintaxi-desanbiguaziorako Murriztapen Gramatiketan (Constraint Grammar).
- Ezaugarri semantikoen erabilera itzulpen automatikoan transferentzia lexikalean eta transferentzia sintaktikoan.
- Aditz-azpikategorizazioaren erabilera desanbiguazio sintaktikoan.
- Aditz-azpikategorizazioaren erabilera itzulpen automatikoan, transferentzia lexikalean eta sintaktikoan.


