Baliabide orokorrak

Proiektuko gainerako zereginetarako behar diren oinarrizko baliabideak konpilatu eta garatu nahi dira ikerketa-lerro honetan. Horien artean, hauek adibidez:

  • Internet bidez corpusa lortzeko tresnak, elebakarrak zein eleaniztunak, orokorrak edo domeinukoak, konparagarriak edo paraleloak.
  • Internet bidez lortutako era guztietako corpusa.
  • Pibotatze bidezko hiztegigintza automatikoko tresnak.
  • Corpus elebakar zein eleaniztunetatik, paralelo zein konparagarrietatik, terminologia erauzteko tresnak, hobetuak eta hizkuntza berriak dituztenak.
  • Hiztegi elebakar edo eleaniztunak, orokorrak edo terminologikoak.
  • Hiztegietan ezagutza semantikoa txertatzeko tresnak.
  • Ontologiak eraikitzeko tresnak, orokorrak nahiz domeinukoak, eskuz edo automatikoki lan egiten dutenak.
  • Ontologia orokorrak eta domeinuzkoak.
  • Mendekotasun sintaktikoen aztertzaileak.
  • Esaldi eta sintagmen mugak zehazteko sistemak.
  • Analizatzaile semantikoak.
  • Hizketa jarraitua ezagutzeko motorra.
  • Hizketa-ezagutzaileak euskararako eta ingeleserako.
  • Testua ahots bihurtzeko sistemen ebaluazio objektiboko teknikak.
  • Ahotsak eraldatzeko sistemak.
  • Ahots-segmentuak detektatzeko sistemak.
  • Elkarrizketen txanda-aldaketak detektatzeko sistemak.
  • Esatariak sailkatzeko teknikak.
  • Elkarrizketa-sistemak

Oraindik ez dauden baina hizkuntzaren teknologiak garatzeko funtsezkotzat jotzen diren baliabideak eta tresnak ere garatuko dira, proiektuko gainerako eginkizunetarako behar-beharrezkoak ez izan arren.