Hizking21
Hizking21 proiektua partzuergo berak gauzatu zuen 2002-2004 urte bitartean, eta hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologien alorretako euskal eragile garrantzitsuenen lehenengo elkarlan-esperientzia izan zen. Helburu nagusi hauek zituen:
- Euskara beste hizkuntzen parean jartzea hizkuntza- eta ahots-teknologiei dagokienez.
- Herritarren bizi-kalitatea hobetzea, eta, horretarako, sistemekiko interakzioa, komunikazioa eta zerbitzu-emate eta -jasotzea erraztea, eta euskaldunek beren hizkuntza bazter utzi beharrik izan gabe informaziorako sarbide unibertsala izatea bermatzen laguntzea, eta, bidenabar, herritarren artean euskararen erabilera sustatzea.
- Hizkuntza Ingeniaritzako Bikaintasun Sarea —hizketaren eta hizkuntzaren teknologien inguruko ikerketa-, garapen-, eta merkaturatze-amarauna— sortzea, Europako beste sare batzuekin lehiatu eta elkarlanean aritu ahal izateko.
- Hizkuntza-ingeniaritzaren emaitzak eta irtenbideak ETEei hurbiltzea plataformak sinpletuz eta kostuak txikiagotuz.
- Ikerketaren emaitzak abiapuntu hartuta, hizkuntza-ingeniaritzaren alorreko aplikazio aurreratuak garatzea ardatz izango duten oinarri teknologikoko enpresa berrien sorrera ahalbidetzea.
Hizking21 proiektuan lortutako emaitzen eta garatutako teknologien artean, hauek nabarmenduko ditugu:
- Euskarazko testuak analizatzeko eta etiketatzeko oinarrizko tresnak (lematizazioa, analisi sintaktikoa, zenbait hitzez osatutako entitate eta unitateen ezagutza...)
- Baliabide lexikoak (hiztegi elektronikoak, datu-base lexikalak...)
- Corpusa sortzeko eta etiketatzeko tresnak
- Zientzia eta teknologiako corpusa
- Terminologia elebakar eta elebiduna erauzteko tresnak
- WordNet ontologia
- Gaztelania-euskara itzulpen automatikoa
- Bulegotikarako plugin-ak, PDArako tresnak...
- Zenbait ahots-corpus
- Transkribatzaile fonetikoa
- Ahots-tratamenduko tresnak
- Testua ahots bihurtzeko tresnak
- Avatarrak


