Irakaskuntza
Irakaskuntza-prozesua errazteko baliabideak eta tresnak garatzea du ardatz irakaskuntzako ikerketa-lerroak. Eginkizun hauei heldu nahi zaie:
- Ahoskera ebaluatzeko sistemak
- Hizketa ezagutzearen bidez erantzun-zuzentasuna baloratzeko sistemak
- Testuen ebaluazio automatikorako metodoak, ebaluazioari laguntzeko.
- Plagioak detektatzeko metodoak
- Corpusetik abiatuta ikaskuntzarako baliabideak sortzen laguntzeko plataforma
- Ikasleari hizkuntzen ikaskuntzan laguntzeko plataforma (testu-idazketarako laguntzak): hiztegiak, corpusak, zuzentzaileak, itzulpen automatikoa, sorkuntza morfologikoa
Horrez gain, hizkuntzen irakaskuntzako tutore pertsonal bat garatzeko asmoa dago, ikerketa-lerro honetan garatutako teknologien erakusle gisara.


