IXA

IXA taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, hizkuntzaren tratamendu automatikoan lan egiten duena. Momentu honetan taldeko kideak 43 gara: 32 informatikari, 8 hizkuntzalari, 2 ikerkuntzarako teknikari eta administrari bat. Gehienak Donostiako Informatika Fakultatean aritzen gara, baina beste zentro batzuetan ere bai (Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskola, Donostiako Irakasle Eskola...).

Argitaratu ditugun artikulu guztiak ikus ditzakezu gure webgunean, alor hauen arabera sailkatuta:

Sortu ditugun produktu ezagunenak hauek dira: Xuxen zuzentzaile ortografikoa, OpenTrad itzultzaile automatikoa, Euskal WordNet sarea eta ZT eta EPEC corpusak. Gure webgunean ikus daitezke eskaintzen ditugun produktu guztiak. Esku artean ditugun proiektu nagusiak hauek dira: KYOTO Europako STREP proiektua; Eusko Jaurlaritzaren A motako ikertalde finkatua; M.E.C.eko IMLT, OPENMT eta KNOW2 proiektuak eta TIMM eta RTTH ikerketa-sareak. Ikus hemen proiektu guztien lista 1988tik.

Berbatek proiektuaren barruan, IXA taldearen ekarpenak lau ataletan kokatzen dira: (1) Oinarrizko baliabideen sorkuntza: Ezagutza semantikoa hiztegietan sartzea, analizatzaile morfosintaktikoak...; (2) Itzulpen Automatikoa: aurreedizioa, postedizioa, sistema hibrido eta konbinatuak, ebaluazio-irizpideak...; (3) Edukiak: Informazio-bilaketa, hizkuntzen arteko informazio-bilaketa eta galderak erantzuteko sistemak; eta (4) Hizkuntzak irakasteko laguntzak.

Informazio gehiago:

Elhuyar

Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 1972 sortua zientzia eta euskara batzeko asmoarekin.

Aholab

Aholab Signal Processing Laboratory EHUko ikerketa-talde bat da, hizketaren teknologietan eta seinaleen tratamendu digitalean esperientzia handia duena.

Vicomtech

Vicomtech ikerketa aplikaturako zentro bat da, eta konputazio grafikoaren, interakzioaren eta multimediaren alorretan txertatzen dira haren ikerketa-lerro nagusiak.

Tecnalia

TECNALIA ikerketa aplikatuko zentro pribatua da, nazioarteko bikaintasuna duena, eragin handikoa tokiko industrian, eta jendearen eta erakundeen erakargune bihurtua.