Ikerketa-lerro honek informazioaren kudeaketarekin du zerikusia, bai informazioaren tratamenduari dagokionez, bai informazio hori berreskuratzeari dagokionez. Hauek dira ikerketa-lerroaren eginkizun zehatzak:

  • Entitate-izen bereziak (pertsonenak, enpresenak, erakundeenak...), leku-izenak, denbora-adierazpenak eta zenbaki-adierazpenak ezagutzeko tresnak
  • Kontzeptuen eta entitateen arteko harremanak erauzteko tresnak
  • Korreferentziak identifikatzeko tresnak
  • Dokumentuetako mapa kontzeptualak ateratzea
  • Dokumentuen laburpen automatikoa
  • Informazio-bilaketako nazioarteko lehiaketetan euskara sartzea (CLEF, TREC)
  • QA, IR eta IEren inguruan antolatzen diren nazioarteko lehiaketetan parte hartzea
  • RDFko ezagutza-baseen erauzketa-sistema eta horiei buruzko galderak erantzuteko sistema
  • Informazio eleaniztunaren bilaketa-sistema
  • Galderei erantzuteko sistema
  • Metadatu semantikoen editorea
  • Esatarien diarizazio- eta transkripzio-sistema
  • Irudien analisi-sistema
  • Multimedia dokumentuetan bilaketa semantikoa egiteko sistema

Lerro honetan garatutako teknologiak konbinatuz, webeko multimedia-bilatzaile semantiko bat garatuko da