Egun dauden itzulpen automatikoko sistemak hobetzen eta hizkuntza-bikote berrietara hedatzen saiatuko da itzulpenaren ikerketa-lerroa. Eginkizun hauei ekingo zaie:

  • Corpus paralelo handiak konpilatzea, itzulpen automatikoko sistema estatistikoen entrenamendurako
  • Itzulpen automatikorako postedizio-tresna
  • Itzulpen automatikorako aurreedizio-tresna
  • Arauetan oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak hobetzea
  • Estatistiketan oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak hobetzea
  • Adibideetan oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak hobetzea
  • Sistema hibrido edo konbinatuak lortzea eta hobetzea
  • Interlinguan oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak hobetzea
  • Itzulpen automatikoa ebaluatzeko irizpideak finkatzea
  • Gaztelania-euskara itzulpen automatikoa hobetzea
  • Euskara-gaztelania itzulpen automatikoa garatzea
  • Ingelesa-euskara itzulpen automatikoa garatzea

Itzulpenaren alorrean hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologien integrazioak lor dezakeenaren frogagarri, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat garatu nahi da azpitituluetatik abiatuta.