Tecnalia

TECNALIA ikerketa aplikatuko zentro pribatua da, nazioarteko bikaintasuna duena, eragin handikoa tokiko industrian, eta jendearen eta erakundeen erakargune bihurtua.

Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren ikuspegia posible egiteko giltzarriak hauek dira: izaera pribatua, jarduera ikerketa aplikatura bideratzea, nazioarteko bikaintasuneko zentroa (I+G-ko nazioarteko kontratuak, atzerriko ikertzaileak, tokiko industrien laguntzaile nazioartean, lizentziak, IP...), tokiko industrian eragina izatea (I+Gko eta berrikuntzako proiektuak enpresekin, spin offak, prestakuntza, E+A zerbitzuak) eta irekia, sormena garatu nahi duten pertsonen eta Tecnaliarekin batera lan egin eta elkarrekin ezagutza sortu nahi duten erakundeen (sareak) erakargune bihurtua.

Elhuyar

Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 1972 sortua zientzia eta euskara batzeko asmoarekin.

IXA

IXA taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, hizkuntzaren tratamendu automatikoan lan egiten duena.

Aholab

Aholab Signal Processing Laboratory EHUko ikerketa-talde bat da, hizketaren teknologietan eta seinaleen tratamendu digitalean esperientzia handia duena.

Vicomtech

Vicomtech ikerketa aplikaturako zentro bat da, eta konputazio grafikoaren, interakzioaren eta multimediaren alorretan txertatzen dira haren ikerketa-lerro nagusiak.